Argi dago, gure gizarte honetan, teknologia berriak etengabe eta izugarrizko abiaduran garatzen ari direla. Gaur egun, eskoletan hori arbel elektroniko, ordenagailu,etab-en bidez islatzen da, ikastetxeetako metodologia aldaraziz.
Baina guzti honek bere alde onak eta txarrak ditu. Alde positibo nabarmenena teknologia hauek eskaintzen diguten erosotasuna da. Baina denok ezin ditugu teknologia hauek permititu eta beharrezko gauza dira gaur egun. Hau da, teknologia berri hauek menperatzen ez dituen jendea, nolabait esateko, gizarte honetan atzean geratzen ari da.
Beraz, argi dago, gizartea izugarri aldatu dutela teknologia hauek eta honekin batera gure bizitzak. Adibidez, garai baten argazkiak paperean ikusten genituen eta ezin genituen manipulatu. Gaur egun ordenagailuan ditugu gure argazki gehienak eta honek argazki hauek manipulatzeko aukera ematen digu. Baina horretarako ordenagailu eta kamera digitala behar dira eta lehen esan bezala, denok ez dugu nahikoa diru hauek eskuratzeko. Argi dago beraz, gaur egun izugarri garrantzitsuak direla teknologia berri hauek, egungo gizartea hauen arabera mugitzen baita.
Heziketari dagokionez, esan genezake gauza hauek apalago ematen direla. Baina, teknologia hauek eskoletan txertatu aurretik, argi izan behar dugu, hauek bidez hezkuntza hobea izango dela. Eta ez hori bakarri, hauek eskoletan txertatu haurretik, irakasleak beraiekin familiarizatu behar dira, haurrak hezterakoan modu eroso batean mugi daitezen hauen aurrean.
Azkenik esan genezake, teknologia berri hauek menperatzen ez dituen jendea, beste batzuen menpe egongo dela gauza asko egiterako orduan. Beraz, izugarri garrantzitsua iruditzen zait teknologia berriak eskoletan txertatzea, horrela haurrak hauek manipulatu ditzaten eta nola funtzionatzen duten ikas dezaten. Azken batean eskolaren funtzioa haurra gizarterako heztea da, eta gaur egungo gizartea “teknologia berrien gizartea” dela esan genezake, eta haurra hemen eroso mugitzeko ezinbestekoa da hauek menperatzea.